Gamer Kazetari bideo-joko berriemailearen tailerra da. Egitasmoaren helburu nagusia bideojokoen inguruko kazetaritza-espezializatua abiapuntu gisa hartuta nerabeak eta gazteak euskarazko eduki digitalak sortzera bultzatzea da.
Bideo hauek, gidoi-sorkuntzatik hasi eta produktua ikusleriarengana iritsi arteko komunikazio-gidalerroak eta estrategiak erakutsiko dituzte. Bideoak dinamikoak eta ulerterrazak izango dira, euskaraz kazetaritza multimedia lantzeko oinarrizko pausoak azalduz.
- Bideojokoak eta kazetaritza: kazetaritza espezializatuaren gakoak, generoak (albistea, analisia, elkarrizketa/mahaingurua eta erreportajea), formatu erabilienei errepasoak (testua, podcast-ak, bideo-podcasta, bideoak eta zuzeneko streaming-ak, gameplay-en aipamenarekin) eta edukiak zabaltzeko plataformak (blogak, bideo biltegiak…) eta profesionalizaziorako bidea.
- Bideojokoen edukien lanketa: bideojokoen ezagutza teorikoaren gakoak, euskarazko terminologia arazoak eta genero-ikuspuntua.
- Baliabide teknikoak: kazetaritza pieza burutzeko formatuaren arabera aukeratu beharrezko baliabide teknikoak (kamera, mikrofonoa, ordenagailua, programa informatikoak…).
- Albistea. Azalpen teorikoa, gomendio praktikoak eta formatuaren araberako aldaerak.
- Iruzkina/Analisia. Azalpen teorikoa, gomendio praktikoak eta formatuaren araberako aldaerak.
- Erreportajea. Azalpen teorikoa, gomendio praktikoak eta formatuaren araberako aldaerak.
- Elkarrizketa/mahaingurua. Azalpen teorikoa, gomendio praktikoak eta formatuaren araberako aldaerak.
- Eraginkortasun gomendioak: sortzaile digitalen lana antolatu eta bideratzeko aholkuak; esaterako, norberaren estiloaren bilaketa, inspirazioa areagotzeko teknikak, lan-zamaren kudeaketa, egutegiaren eta ordutegien antolaketa, beste sortzaile batzuekin elkarlanean aritzea…
Noski baietz!
Proiektu honen baitan sortutako idatzizko eta bideo eduki guztiak Creative Commons BY-SA lizentziapean argitaratuko dira. Proiektu honen asmoa ezagutza zabaltzea da, eta horregatik, lizentziarik irekienaren alde egin da, beti ere egileen aitortza bermatuz. Horregatik ere informazio guztia dohainik eskainiko da, inolako izen-ematerik gabe. Creative Commons By lizentziak proiektuaren izenburua eta honen sortzaileen izenak derrigorrez aipatu beharra dakar, honen atzean dagoen giza-taldearen lanaren garrantzia azpimarratuz.
Bai, guretzat oso garrantzitsua da zure iritzi eta ekarpenak jasotzea. Horregatik, webgunean “Harremanetan jarri” izeneko atala sortu dugu. Bertan, gurekin harremanetan jartzeko formularioa aurkituko duzu. Lasai asko idatzi zure ekarpenak egiteko!