Gamer kazetari

5. Analisia

Gamer Kazetariren saio berri honetan, bideojoko bati buruzko analisia egiteko urratsak eta gidalerroak azalduko dizkizugu. Analisia edo iruzkina, bideojokoen kazetaritzan izugarrizko garrantzia duen generoa da. Genero honetan, kazetariak bideojoko bat osatzen duten alderdiak ikuspuntu kritiko batetik azaldu behar ditu.