Gamer kazetari

Helburuak

EZAGUTU EGITASMO HONEN HELBURUAK: 

  • Bideojokoei lotutako kazetaritza-genero desberdinak lantzeko komunikazio-estrategiak eskaintzea: albisteak, erreportajeak, analisiak eta elkarrizketak.

  • Kazetaritza piezak formatu desberdinetan sortzeko argibide teoriko eta teknikoak ematea: idatziak, podcast-ak, bideo-podcasta, bideoak eta zuzeneko streaming-ak.

  • Konpetentzia digital bigunak lantzea, formatu eta kanal bakoitzaren arabera edota zuzentzen garen publikoaren arabera egokitu behar direnak: hizkera, tonoa, gorputz-hizkuntza, denbora-kudeaketa, sortzaileen arteko elkarlanerako prozedurak…

  • Barneratutako sorkuntza ezagutzak nerabeentzat eta gazteentzat erakargarriak izan daitezkeen beste gai batzuetan aplikatzea: zinema, kirolak, musika…

  • Hiritar-kazetaritza oinarri gisa hartuta, kazetaritzan profesionalki jarduteko gazteak eta nerabeak kitzikatzea.

  • Proiektu honen bitartez, euskarazko sormena bultzatzeaz gain Interneten dohainik eta baliagarri egongo diren euskarazko eduki espezializatuak sortuko dira, euskarazko dibulgazioa sustatuz.