Gamer kazetari

1. Bideojokoak eta kazetaritza

Ongi etorri Gamer Kazetarira, bideojoko-berriemailearen tailerreko lehen saiora! Lehen saio honetan, bideojokoen kazetaritzako sarrera eskainiko dizuegu, berezkoak dituen hainbat argibide eta gomendio emanez. Hala nola, kazetaritza espezializatu honek jasotzen dituen genero ezberdinen azalpen motz bat emango dizuegu, baita, kazetaritza honek erabiltzen dituen formatu eta espazioen sarrera txiki bat ere. Eta bukatzeko, kazetaritza mota honetan profesionalizatu ahal izateko oinarrizko aholku batzuk ere emango dizkizuegu.