Gamer kazetariren saio honetan, bideojokoen kazetaritzarako ezinbestekoak diren tresnez hitz egingo dugu, hau da, baliabide teknikoez. Baliabide teknikoak askotan ahaztu egiten ditugu kazetaritzaz hitz egiten ari garenean, izan ere, garrantzia gehiena edukiak hartzen du, baina zalantzarik gabe eduki hauek egiteko erabilitako baliabide teknologikoak edukiak bezain besteko garrantzia izan dezakete.